XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Cotopaxi. Ande mendietako sumendia, Ekuador erdialdean (5.897 m).

Bizturik dagoen munduko sumendi garaiena da.

Cottereau anaiak. 1793. urtean Behe Maine lurraldean Frantziako Iraultzaren aurka egin zen matxinadaren buruzagiak.

Chouan izena (Fr. chat-huant, hontza) bere taldeko mutilak biltzeko erabiltzen zituzten hontz oihuengatik edo Gottereauri haien ulua egiteko zuen abileziagatik zetorkion goitizenetik hartu zuten.

Pierre Cottereau (Brains, 1756) Laval-en atxilo hartu eta gilotinan hil zuten (1794).

Jean, lau anaietatik ezagunena, (Saint-Berthevin, 1757) eta François borrokan hil ziren (Laval, 1794).

René (1764-1846) bizirik atera zen.

Cotugnoren eritasuna. Med. Ziatika nerbioko zuntzen hantura, ipur mamietan, izter atzean eta oinean ere min handia ematen duena.

Hizkera arruntean ziatika deitzen zaio.

Coubertin, Pierre de. Pedagogo eta kirolari frantsesa.

Joko Olinpiko modernoen sortzailea (Paris, 1863 - Geneba, 1937).

Militar ikasketak egin zituen.

1894. urtean, Joko olinpikoak berpiztea proposatu zuen hamalau nazioetako ordezkarien aurrean.

Handik bi urtera nazioarteko Batzorde Olinpikoa sortu zuen eta erakunde horretako lehendakari izan zen 1925. urtera arte.

1896. urtean, berak zuzenduriko batzordeak lehen Joko Olinpiko modernoak antolatu zituen Atenasen.

Coubertinek kirol elkarte ugari sortu zuen.

Hezkuntza fisikoari buruzko lanak ere eman zituen argitara.

Coulomb, Charles Augustin de. Mekanikari eta fisikari frantsesa (Angulema, 1736 - Paris, 1806).

Armadako ingeniaria izan zen, Frantziako uren eta iturrien ikuskatzaile nagusi izan aurretik.

Garrantzi handiko lanak egin zituen fisikaren alorrean.

Elektrostatikako lege kuantitatiboak zehaztu zituen.

1785. urtean bere izena daraman legea eman zuen ezagutzera.

- Coulomb-en legea. Elektrostatikako oinarrizko legea, bi puntutan dauden bi kargek karga horien biderketaren proportzio zuzeneko indarra eta bien arteko distantziaren kuadroaren alderantzizko proportziokoa eragiten diotela elkarri, zehazten duena.

Formula honen bidez adierazten da:

Bertan F indarra delarik, q eta q' karga balioak, r bien arteko distantzia eta k proportziozkotasun konstantea.

coulomb. Fis. Metroa, kiloa, segundoa eta anperioa oinarri dituen sisteman, karga elektrikoa neurtzeko erabiltzen den banakoa.

Anperio batek segunduko eramaten duen elektrizitate karga gisa definitzen da.

Couperin, François (Couperin Handia deitua). Musikagile frantsesa (Chaumes-en-Brie, 1630 - Paris, 1701).

Musikari familia batean sortu zen.

Bere garaiko klabe jolerik onena izan zen.

Klabizenbaloaren teknika hobetu zuen, eta obra ugari egin zituen musika tresna horretarako.

Erregearen eta Parisko Saint-Gervais elizako organu jolea izan zen.

Italiako musika molde berriak sar erazi zituen Frantzian (Albinoni eta Corelli, biolinerako sonatak eta kamara musika).

Garai batean oso ospetsua izan zen arren, galdua zuen ospea hil zenean.

Klaberako ondu zituen berrehun eta berrogei lanez gainera, motete ugari (Laudate pueri, 1697), organuan joak izateko bi meza eta kamara kontzertuak prestatu zituen.

Klabea jotzeko antzea liburua idatzi zuen 1716. urtean.

Cour d'Ordre. ik. Gortea, Zuberoako.

Courbet, Gustave. Frantses margolari, litografo eta marrazkilaria (Ornans, 1819 - La Tour-de-Peilz, Suitza, 1877).

Eskola errealistako ordezkari handiena izan zen.

Plastikotasun handiko efektuak lortu zituen.

Sozialista zen, eta Parisko Komunan hartu zuen parte.

Haren oihalek egunoroko eszenak aurkezten dituzte.

1870. urtean Komunako diputatua izan zen.

1873. urtean, Suitzara jo behar izan zuen, kartzelan egon ondoren.

Obra nagusiak: Odalisque (Odaliska, 1840), Courbet au chien noir (Coubert zakur beltzarekin, 1842), Les Amants dans la campagne (Maitaleak landan, 1844), etab.

Courbeten margolanak eragin handia izan zuen inpresionistengan.

Courtrai. ik. Kortrijk.

Cousteau, Jacques-Yves. Frantses itsasgizon, ozeanografo eta zinemagilea (Saint-André-de-Cubzac, 1910).

Frantziako itsas armadako militarra.

Emile Gagnanekin batera, eskafandra autonomo automatikoa asmatu zuen 1943an, itsaspeko azterketak egiteko kamera.

Ikerketa espedizio asko egin du mundu osoko itsasoetan barrena, Calypso izeneko ozeanografi ontzian.

Oso ospetsuak dirak berak egindakoko itsaso azpiko filmeak: Le monde du silence (Isiltasunaren mundua) eta Le Monde sans soleil (Eguzkirik gabeko mundua).